Ba al zenekien… Donostiako “Lequeitiana” traineruak ….

  • Post category:Berriak

Ba al zenekien… Donostiako “Lequeitiana” traineruak irabazi zuela 1879ko lehen Kontxako Bandera?

1879ko irailaren 7an jokatu zen Kontxako Banderaren lehen edizioa, eta “Lequeitiana” traineru
donostiarra izan zen garaile estropada hartan.

Maiz, ez dugu antzinako estropaden lekukotasuna izaten garaiko dokumentu eta
komunikabideetan. Garrantzi handiegirik ere ez zitzaien ematen kirol-lehia horiei, eta, albistea
ematen zenean, datu eta zehaztasun handirik gabe ematen ziren.

Kontxako lehen bandera horri buruz, ordea, bi aipu topa ditzakegu egun haietako Donostiako
egunkarietan. Lehenengoa, “Diario de San Sebastián” egunkarian ageri da, irailaren 8ko alean.
Honela dio:

«En las regatas a remo efectuadas ayer tarde, disputaron los premios tres traineras. Obtuvieron:
Primer premio, lancha Lequeitiana, de San Sebastián, 500 pesetas y diploma.»DiarioSS18790908

Bigarrena, El Urumea egunkarian irakur dezakegu, irailaren 9ko alean:
«Desde el punto de partida, hasta de regreso junto á la isla, las dos traineras Lequeitiana y la
Ondarroa, caminaron a la par, venciendo la primera (…)
(…) recorrió la lancha de San Sebastian Lequeitiana en 20 minutos (…)»DiarioUrumea18790909

Bada 1879ko edizio horren aurretik besteren bat jokatu zela dioenik ere. Eta, seguruena, zuzen
dabiltza hala diotenek. Dena dela, dokumentazioan lekukotasunak aurkitu ezean, orain bezala
jarraitu beharko dugu. 1879koa lehentzat hartuz, alegia.