Harrobia

Donostiarrako harrobikoen ehunekoak gora egiten du urtez urte, eta azken denboraldi honetan gure historiako kopuru hoberenak lortu ditugu. Neurri handi batean, Ur Kirolarekin sinatutako hitzarmenari esker da hori eta ordundik beraiekin tandem eder bat osatzen dugu.

100 urte baino gehiagoko jarduearekin, Ur Kirolak gure hiriko arraunlari gaztenentzako formakuntza eta garapena hobetzeko lan bikaina egiten du. Beraz, ezingo genuke bidelagun hoberik izan.

Horregatik, familia handi bat izanez eta kirola egiteaz gain, oinarrizko balioak irakasten saiatzen gara, eta horiek, behin eskuratuta, bizitzako edozein esparrutan betirako laguntzen diete kirolariei.