SShop Donostia

  • Categoría de la entrada:Berriak
,
,

Donostiarra eta Sshops Donostia, Hiri-Merkataritzaren Plataforma, elkartu dira trainera donostiarra herritar guztien artean bultzatzeko. Sshop Donostiaren barruan dauden saltokien bidez bazkideak lortuz parte hartuko dute.

Kanpaina zertan datza?
Trainera Donostiarrak eta Sshops Donostiak prentsaurreko bat egin dugu kanpaina zertan datzan azalduz eta trainerako bazkide izateko bete beharreko baldintzak adieraziz. Bezeroek edo lagunek bazkide egin daitezke saltokiaren bitartez. Horretarako, pertsona talde bat egongo da denda guztiak bisitatuz kanpainari buruzko informazioa emanez eta sortzen diren zalantzak ebazteko. Gainera parte hartu nahi baduzu kartelak eta beste elementu identifikatzaileak emango dizkizute.

Zer egin behar duzu saltokitik?
Kanpainan parte hartzen duten dendak egin behar duten gauza bakarra da, bazkide egin nahi den pertsonari bete behar duen formularioa eman, beteta jaso eta antolatzaileari entregatu. Pertsona talde bat egongo da laguntzeko eta formularioak beteta jasotzeko.

Zer ematen zaio bazkide berriari?
Kanpaina honen bidez egingo diren bazkide berriei honakoa emango zaie:
-bazkide agiri bat
-bi ereduren artean aukeratutako kamiseta
-txibia tintaz marraztutako arraunlari baten silueta enumeratutako irudi batean
-email helbide bat @donostiarra.eus dominioarekin eta gainera klubaren newsletter bat jasoko du hilero.

Guzti hau klubak banatuko du bazkide berriei, formularioa beteta jasotzea da dendak egin behar duen bakarra.

Previous PostSiguiente entradaLeer más artículos