Harrobi donostiarra

  • Post category:Berriak

Askotan, traineruan lortutako emaitza eta garaipenek bakarrik izan ohi dute oihartzuna komunikabideetan. Hala ere, trainerua kate luze baten azken begia da, eta etxeko harrobian urte luzez trebatu eta zaildu behar izaten dira etorkizunean traineruko tostetan eseriko diren neska eta mutilak.

Donostian, Ur-Kirolak kluba dugu lan horretan buru-belarri. Beraz, badakizue, Donostiarrak lorpenen bat eskuratuz gero, talde honen lan txalogarria dagoela oinarrian. Gure harrobia baita