KLUBAK AUTOBUSAK JARRIKO DITU ZALEONTZAT LIGA AMAIERARAKO ETA PLAY-OFFERAKO

Donostiarra denboraldiaren une gorenera iristen ari da. Eta zaleak hurbil eduki nahi
ditu, arraunlariei arnasa emateko, eta Donostiarentzat hain zirraragarria eta
asebetegarria izaten ari den denboraldi hau haiekin batera ospatzeko.
Traineruaren eta zaleen arteko hurbiltasuna bermatzeko, klubak autobusak jarriko
ditu haien eskura, KAE ligako azken estropadara eroso eta erraz joan daitezen.
Estropada Bilbon jokatuko da abuztuaren 20an, igandean, 17:00etan.
Irteera-lekua: Bulebarra
Irteera-ordua: 10:00 h
Itzulera-ordua: 19:00 h
Txartelen prezioa 10 eurokoa da, joan-etorrirako, eta Aramendia Pastelerien denda
hauetan eros daitezke:
Urbieta, 54
Avenida de Madrid, 13
Miracruz, 5
Txurruka, 12
Getaria, 4
Matia, 18
Usandizaga, 8
Boulevard, 20
Era berean, Donostiarrak autobusak jarriko ditu iraileko play-offeko estropadetara
joateko, Bermeora eta Portugaletera. Geroago emango dugu horren xehetasunen
berri.
Donostiako arraunzale guztiei dei egiten diegu Bilboko estropadara joateko,
traineruaren lorpenak zaleenak ere izan daitezen baita gure desioa. Denok bat
eginez indartsuagoak izango baikara, baita ospakizunetan ere!!.
Zatozte gure mutilak animatzera !!