Ba al duzu planik igande honetarako?
Erantzuna ezezkoa bada, jarraitu irakurtzen.
Ligaren hasiera gerturatzen ari da eta, prestakuntza-aldi luze baten ondoren, ia ia prest daude dure kirolariak denboraldiari ekiteko.
Azken bultzada bat jaso eta Donostiarra familia osoaren babesa senti dezaten eta, aldi berean, guztioi gogoa eta ilusioa kutsa diezaguten, taldearen aurkezpen-ekitaldi txiki bat antolatu dugu.
Ekitaldia igande honetan bertan izango da, ekainaren 19an, Donostiako auzo karismatiko eta arraunzaleenetako batean, Loiola auzoan. Latsari plazatik desfilatuko dute gure gizonezko eta emakumezko taldeek, baita Urkirolak-eko gazteek ere, gure etorkizun handiko arraunlari-harrobia osatzen baitute. Gainera, denboraldi honetarako traineru berriak ikusi ahal izango dituzue, baita beste ezustekoren bat ere.
Ekitaldi irekia izango da guztiontzat, batez ere animatzeko indar handiz doazenentzat.
Beraz, ez egin planik igande goizerako eta igo zaitez Donostiarra olatura.
EKAINAK 19, IGANDEA
11.45H