You are currently viewing KAIARRIBA-DONOSTIARRAK DENBORALDIA AURKEZTU ZUEN ATZO LOIOLAN

KAIARRIBA-DONOSTIARRAK DENBORALDIA AURKEZTU ZUEN ATZO LOIOLAN

  • Post category:Berriak

Ospakizun berezi bat

Atzo goizean, 11:45etan, Kaiarriba-Donostiarraren denboraldiaren aurkezpen ofiziala egin zen Loiola auzoko Latsari plazan.

Joxe Felipe Auzmendi izan zen Donostiako Klubaren ekitaldiaren gidari eta Alberto Lopezek (Kaiarriba-Donostiarraren lehendakariak) eta Eneko Goiak (Donostiako alkateak) ere ongietorria eman zieten arraunlari, babesle, gonbidatu, bazkide eta klubeko jarraitzaile guztiei.

Lehendakariak 2022rako traineruen izen ofizialak aipatu zituen eta Ur Kirolak-i mezu berezi bat bidali zion: “Aurten traineruek Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100 eta Amenabar Donostiarra Ur Kirolak 100 izenak izango dituzte. Aipamen berezi bat egin nahi diogu ere Ur Kirolak-i bere mendeurrena dela eta. Loiolan gaude, leku honek klubarentzat, proiektuarentzat eta Ur Kirolak-entzat zer esan nahi duena erakusteko”.

Ekitaldian, Donostiarra klubarekin kompromisoa sinatu duten babesleei eskerrak eman zizkien Joxe Felipe Auzmendik eta argazki ofiziliak atera ziren ere, alkatea eta lehendakariarekin batera.
Babesleez gain, Donostiarrak ere aipamen berezia egin zuten klub lagunei: Club Fortuna, Acunsa Gipuzkoa Basket, Atletico San Sebastian, Donostiako Tenis Elkarte Erreala eta Loiolatarrak.

Era berean, patroi arraunak eta branka eman zitzaizkion Donostiako Norteko Ur Kirolak 100 traineruari, Donostiako Amenabar Ur Kirolak 100 traineruari eta baita  Donostiako Amenabar Ur Kirolak-eko ARC2 traineruari ere.

Azken omenaldiak arraunketa lagun klubentzat izan ziren, hala nola, Donostiako Klub Nautikoari bere urteurrenagatik, Jokin Larrañagaren familiari urte osoan zehar arraunarekin egoteagatik, eta Coegi eta Union Artesana Elkaerteari bere mendeurrena ospatzeagatik.

Azkenik, Ur Kirolaken aipamen eta emanaldi berezi bat egin zen: “Arraunari egunero ematen dioten guztiagatik, ordu, minutu eta segundu bakoitzagatik, azken hauek bereziki garrantzitsuak baitira kirol honetan, eta baita 100 urteko historiagatik”, azaldu zuen Joxe Felipek.

Eneko Goiak amaitu zuen ekitaldia hitz hauekin: “Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau posible egiten duzuenei, eta gaur, zehazki, Ur Kirolak zoriondu nahi dugu bere 100 urteurrenean” adierazi zuen. “Proiektuan konfiantza duten guztiei eskertu nahi nieke, eta azkenik, eskerrak eman ere gure protagonistei, donostiarraren ordezkariak zarete, eta erantzukizun handia duzue.Zortea eta indarra denboraldi honetan, eta Gora Donostiarra!”, amaitu zuen alkateak.