Bai, ondo irakurri duzue. Aspalditik egon zarete eskatzen eta azkenean hurrengoa iragarri dezakegu:
Ostiral honetan, Uztailaren 29an hain zuzen ere, salgune iraunkor bat irekiko dugu Donostiarreko produktuak eskuratzeko.
Non egongo da kokatuta?
Esterlines kaleko 5. zenbakian, Donostiako Alde Zaharraren bihotzean egongo da kokatua.
Dendaren ordutegia hurrengoa izango da:
ASTEAZKENAK: 17:00etatik 20:00etara
OSTEGUNAK ETA OSTIRALAK: 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20:00etara
LARUNBATAK: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
IGANDEAK, ASTELEHENAK ETA ASTEARTETAN itxita
Denda berri honetan Donostiarraren bilduma berria izango duzue eskura. Laster aurkeztuko dugu eta sorpresaz beteta iritsiko da. Gainera, klubeko kamiseta eta polo tradizionalak aurkitu ahal izango dituzue.
Bestalde, OUTLET txoko txiki bat muntatu dugu, aurreko denboraldietako merchandising-arekin, prezio oso merkeetan.
Eta zuen baldintzarik gabeko laguntza eskertzeko, bazkide guztiok % 10eko deskontua izango duzue edozein artikulutan.
Pasa zaitezte bisitatzera!