DONOSTIAKO KAIARRIBA ARRAUN ELKARTEAREN EZ-OHIKO BATZARRERAKO DEIALDIA

23/03/18

Donostia, 2018ko martxoaren 21a

Bazkide agurgarria:
Honen bitartez, gonbita luzatu nahi dizugu hurrengo Ez-ohiko Batzarrera bertara
zaitezen. Batzarra honako egun eta tokian egingo da:
EGUNA:………………………………… 2018ko apirilaren 5ean
ORDUA:……………………………… 18:30erako lehen deialdia
19:00etan 2. deialdia
TOKIA:…….………………………. Zubi-Gain elkartean
Kanpandegi kalea 10, Donostia

Gai ordena:
1. 2017ko batzarreko akta irakurri eta onartzea
2. Estatutuetako 3 . eta 4. artikuluak aldatzeko proposamena, eta badagokio,
aldaketa onartzea.
a. Klubak Tostako Arraunketa sail bakarra izango du emakumezkoak eta
gizonezkoak barne dituelarik.

3. KAEren estatutuetako 27. artikulua aldatzeko proposamena, eta badagokio,
aldaketa onartzea.
a. Zuzendaritza-taldea 15 kidera zabaldu.
4. 21. art Zuzendaritza-taldeak kreditu-kontua irekitzeko eta, behar izanez gero,
berritzeko proposamena onartzea, hala badagokio. Kreditu-kontuak 70.000
euroko muga izango luke eta diruzaintzaren behar zehatzei aurre egiteko
balioko luke.
5. 2018ko martxoaren 7an Zuzendaritza-taldeak onarturiko kideak berrestea.
a. Agustín Etxebeste
b. Ibon Elizasu
c. Anaïs Iglesias
Besterik gabe, jaso ezazu neure agurrik beroena.