HIRU ARRAUNLARI BERRI 2018RAKO

17/10/17

Ohar honen bitartez, Kaiarriba-Donostiarra arraun elkarteak jakinarazi nahi du hiru
arraunlari berri izango dituela hurrengo denboraldian gizonezkoen traineruan.
Arraunlari talde ahalik eta egokiena eratzea da betiere helburua, kontuan izanik
datorren urtean Euskolabel Ligan parte hartuko duela Donostiarrak lehen aldiz.
Gure tostetan ahal dela Donostiako arraunlariak biltzea izan da, oraingoan ere,
lehenetsi nahi izan den irizpidea.
Hona hemen hiru arraunlari berriak:
Borja Martin: arraunlari donostiarra, eta harrobikoa, Ur-Kirolaken duenez
jatorria.
Ioritz Orbegozo: arraunlari donostiarra, Trintxerpe, San Pedro eta Kaikun
esperientzia zabala bildutakoa.
Kepa Arrizabalaga: arraunlari pasaitarra, urtetan San Juanen jardun ondoren
Hibaikatik etorri dena, Donostiarraren proiektuan gogo handiz bere
ekarpena egiteko.
Haiei denei ongietorririk beroena adierazi nahi diegu, eta espero dugu gure
elkartean ingurune egokia aurkituko dutela, lanean gustora aritzeko eta arraunlari
eta kirolari gisa garatzeko