Oparitu Donostiarra – Gabon kaxa

39,00 

SKU: 0003 Category:

Deskribapena

Era berean, jakizu gure elkartearentzat esanahi berezia duela opari honek, gure hiria ordezkatzen duen traineru bateratua, Donostiarra, indartsuago egiten baitu. Handik eta hemendik biltzen ditugun babes eta laguntza guztien artean, gure masa soziala sendotzen duten horiek ditugu, dudarik gabe, baliotsuenak eta atsegingarrienak. Horregatik, zinez eskerrak eman nahi dizkiogu opari hau hautatu duenari, eta zuri, bazkide berri horri, ongietorria egiten dizugu Donostiarra eratzen dugunon ekimen honetara .

Pack honetan jasoko duzu:
2017ko bazkide-txartel berria

2017 urte amaieran, zurekin harremanetan jarriko gara txartela berritu dezazun, baldin eta (espero dugun moduan) gure proiektuarekin leialtzeko asmoa baduzu.

Bazkide-txartelarekin batera, hortxe dituzu beste opari hauek ere :
gure taldeko kamiseta bat
Iñigo Aristegui artistak egindako lamina bat
arraun-estrobo dotore bat

Baina are gehiago eman nahi dizuegu. Kanpaina berezi honetan, gure bazkide berriei abantaila gehiago jarri nahi dizkiegu eskura:
Aramendia Pastelerietan % 20ko deskontua izateko txartela
5 euroko karga Super Amara txartelean

Additional information

Tamaina

L, M, S, XL

Sex

Emakumea, Gizona

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Produktu hau erosi duten bezeroek bakarrik eman dezakete honen inguruko iritzia.