Klub

Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkartea 2007an sortu zen, Donostian traineru bateratua eratu beharra zegoela zioten ahotsek sortutako uberari jarraikiz. Ur-Kirolak, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiako udala bildu zituen hitzarmen baten bitartez, marko administratibo bat eratu zen, hiria ordezkatzen duen traineru bakarrean bateratu eta lehiatu zitezen Donostiako klub horietako arraunlariak.

Gerora, Fortuna eta Kiriko elkartekoak ere batu zaizkie.Donostiarrak bi ardatz nagusi izango ditu beti bere jardunean. Batetik, kirol-arloko helburuak lortzea eta lorpen horien kalitatea handituz joatea. Horretarako, ezinbestekoa da etxeko arraunlarien harrobi sendoa lantzea eta, oinarri horretaz baliatuz, gure trainerura erakartzea ahalik eta baliabide material, ekonomiko eta pertsonal onenak.

Bestetik, arlo sozialean, gogor lan egitea arraunzaleak Donostiarraren proiektuaren inguruan bil daitezen eta donostiar guztiak gure koloreekin eta traineruarekin hertsiki identifika daitezen.

Laburbilduz, arraunean merezi duen lekua itzuli nahi diogu Donostiari, eta gure hirian errotu eta erreferente gisa sendotu nahi dugu.