Archive / destacados @eu

RSS feed for this section

HIRU ARRAUNLARI BERRI 2018RAKO

17/10/17

Ohar honen bitartez, Kaiarriba-Donostiarra arraun elkarteak jakinarazi nahi du hiru arraunlari berri izango dituela hurrengo denboraldian gizonezkoen traineruan. Arraunlari talde ahalik eta egokiena eratzea da betiere helburua, kontuan izanik datorren urtean Euskolabel Ligan parte hartuko duela Donostiarrak lehen aldiz. Gure tostetan ahal dela Donostiako arraunlariak biltzea izan da, oraingoan ere, lehenetsi nahi izan den irizpidea. […]

BAZKIDEAK LORTZEKO KANPAINA BERRIA LEHENDIKO BAZKIDEEI BANDERA EMATEA

29/08/17

Gaur, asteartean, Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurreko bat eskaini du La Perlako instalazioetan, 10:30ean. Bertan izan dira Martin Berasategui sukaldari ezaguna, Andoni Echeveste KaiarribaDonostiarrako marketin-zuzendaria, Alberto López elkarteko presidentea, Tejas Garmendiako Xabier Mendizabal eta Super Amarako Alfonso Reiriz. Gai nagusi hauek izan dira mintzagai. BAZKIDE-KANPAINA BERRIA Presidenteak hartu du hitza azpimarratzeko urte osoan zehar jasotzen dituela elkarteak […]

DONOSTIA HIRIA – ITF FUTURES TENIS TXAPELKETAREN INGURUKO JARDUERA BEREZIA KONTXAKO BADIAN

28/08/17

Gaur, astelehena, 10:30ean Ur-Kirolakek Donostiako kaian duen sotoan aurkezpen prentsaurrekoa egin ondoren, jarduera berezi bat egin da Kontxako Badian, Donostiako Tenis Elkarteak antolatutako DONOSTIA HIRIA – ITF FUTURES Nazioarteko Tenis Txapelketaren harira. Donostiako kirolak beharrezkoa duen batasuna irudikatzeko ekitaldia izan da. Prentsaurrekoan bertan, badiako sei elkarteren arteko batasun hori azpimarratu da, eta traineru Donostiarrari bere […]

PRENTSA-ADIERAZPENA

25/08/17

Donostia Arraun Lagunakek azken asteotan traineru bateratu donostiarraren proiektuari buruz (gizonezkoenari nahiz emakumeenari buruz) plazaratutako idazki/ adierazpen eta portaeren aurrean, Kaiarriba Arraun Elkartea “Traineru Donostiarra” osatzen dugunok isilik geratzea erabaki dugu, denontzat desatseginak izan litezkeen egoerak saihesteko jarrera egokiena zelakoan. Azken adierazpena irakurri ondoren ere, zinez uste dugu ez direla eztabaida publikora helarazi behar lan- […]

TRAINERUAREN ALDEKO BAZKARIA

18/08/17

Honekin batera bidaltzen dizuegu abuztuaren 27an, igandean, Donostiarra traineruaren alde egingo dugun bazkariaren kartela. Bazkaria Parte Zaharreko Zubigain elkartean izango da, 25 euroko prezioan. Eskertuko genuke zuen ezagun eta ingurukoen artean zabalduko bazenute. Zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta laguntza handiagoa bilduko dugu gure traineruentzat. Mila esker, eta agur bero bat zuei. Share List

KLUBAK AUTOBUSAK JARRIKO DITU ZALEONTZAT LIGA AMAIERARAKO ETA PLAY-OFFERAKO

10/08/17

Donostiarra denboraldiaren une gorenera iristen ari da. Eta zaleak hurbil eduki nahi ditu, arraunlariei arnasa emateko, eta Donostiarentzat hain zirraragarria eta asebetegarria izaten ari den denboraldi hau haiekin batera ospatzeko. Traineruaren eta zaleen arteko hurbiltasuna bermatzeko, klubak autobusak jarriko ditu haien eskura, KAE ligako azken estropadara eroso eta erraz joan daitezen. Estropada Bilbon jokatuko da […]

KAE1 ETA KAE2KO DONOSTIARRA-AMENABAR BANDEREN AURKEZPENA EGIN DA

7/07/17

Uztailaren 7an, ostiralean, 11:00etan, Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurrekoa eskaini zuen La Perlaren instalazioetan. Bertan izan ziren Alberto López Blanco arraun-elkarteko presidentea, Joserra Mendizabal kirol-zuzendaria, emakumezkoen traineru berriko lau arraunlari (Gipuzkoako Ligan jokatutako estropaden ondoren, uztailaren 8an izango dute estreinakoa Euskotren Ligan), gizonezkoen A traineruko bi arraunlari eta B traineruko beste bi. Haiekin batera, Promociones Amenabar-eko kudeatzailea […]

BI BANDERA GEHIAGO

29/06/17

Konstituzio Plazan egindako harrera, A traineruko taldeak asteburu honetan irabazitako bi banderak ospatzeko. Zorionak mutilak! Share List

Babesle berriak

21/06/17

Donostiarra Kaiarriba Elkarteak, gaur goizean aurkeztu ditu denboraldi berri honetan izango diren hiru babesle LURAUTO BMW konzesionarioak Donostian duen egoitza baliatu da aurkezpen hau egiteko. Bera baita elkarteko babesle berrietako bat denboraldi honetan. BMW kotxe bi izango dira elkarteko traineruak estropadetara eramango dituztenak denboraldian Garmendia tejak da Donostiarraren helburuetara lotu den enpresa berria. Goierri, Gipuzkoar […]

Aurkezpeneko argazkia

21/06/17

Irudi bat bidaltzen dizuegu atxikita, joan den larunbatean Pasealeku Berrian Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak egindako aurkezpenean ateratako irudia. 2017 denboraldian uretan izango dituen hiru tripulazioen aurkezpena egin zen bertan. Eta hiru diogu, ohiko gizonezkoen A eta B traineruei emakumezkoen trainerua gehituko baitzaie aurten lehen aldiz. Aurkezpen-ekitaldia abagune paregabea izan zen gure ekimenak hainbat sektoretako jendea biltzen duela […]