Taldearen aurkezpena

25/05/15

INAGURAZIOA

Datorren larunbatean, maiatzaren 30ean, eguerdiko 12etan, Donostiarrako traineruen aurkezpena egingo dugu Kaiarribako arrapalan (Aquariumaren aurrean).

Gizonezkoen A eta B taldeak aurkeztuko ditugu, eta Ur-Kirolak eta Arraun Lagunakeko gaztetxoak ere izango ditugu bertan, gure harrobi funtsezkoaren erakusgarri.

Era berean, merezitako esker ona adieraziko diegu laguntzen diguten babesle eta elkarteei, eta hastear den denboraldi itxaropentsu honetarako dituzten helburu eta asmoen berri emango digute Alberto Lopez presidenteak eta klubeko entrenatzaileek.

Zatoz gure arraunlariei arnas ematera