ENTRENATZAILEARI ELKARRIZKETA DENBORALDI-AURREARI ETA ZERBITZU MEDIKOEN GARRANTZIARI BURUZ

8/02/19

Prestakuntza-sasoia aurrera doa, eta galdera pare bat egin nahi izan diogu Igor Makazaga gure entrenatzaile nagusiari, IMQ Zurriolako Angel Lafuente zuzendari medikoaren, Alaitz Olarte eta Julen Elizasu arraunlarien eta zuzendaritzako Gonzalo Maidagan-en ondoan, sasoi honetako aurrerabideei eta IMQko zerbitzu medikoek gure kirolarien prestakuntzan duten egitekoari buruz:

1.- Nola doa denboraldi-aurrea eta zer-nolako garrantzia du lehiaketari begira?

Ziklikoak diren kirol guztietan bezalaxe, arraunean denboraldi-aurreak luzeak bezain garrantzitsuak dira; eduki asko landu behar dira bata bestearen atzetik, lana erruz izaten dugu, eta lehenengo hilabeteak ondo osatzen ez badira hurrengoak baldintzatuta gera daitezke, ildo horretatik esan dezakegu arazo gutxiko eta probetxuzko lan ona egiten ari garela denboraldi-aurrearen lehen zati honetan.

2.- Zer garrantzi dute zerbitzu medikoek urtearen sasoi honetan?

IMQk eskainitako zerbitzua, eguneroko lanean, gure 3 taldetan azaltzen diren arazo edo maila desberdinetako lesioentzat irtenbidea izateaz gain, urteko une desberdinetan gure planifikazioaren arabera aurreikusten ditugun beharren aurrean prebentzio plan bat burutzeko aukera bikaina da. Era berean, epe erdi eta luzera begira, IMQren eskutik formazio lantzen duten eta gurekin adostuta dauden klubetan, ebaluazio eta balorazio programak diseinatzen ditugu.

3.- Azkenik, zer espero duzu (oro har) aurten klubak egitea?

Aurten espero dudana, azken bi urtetan 3 trainerurekin 3 egoera lortu ondoren, arraunak dituen maila goren horietan sendo eta lehiakor azaltzea da, urte askotan jende askok egindako lan onaren ondorioa da, eta gure betebeharra dinamika horri segida eta iraunkortasuna ematea da.

Zuen hedabideentzat interesekoa izango delakoan bidaltzen dizuegu elkarrizketa hau, gure zaleek etengabe gure elkarteari buruzko informazioa izan dezaten.

Kaiarriba-Donostiarra.