BAZKIDEAK LORTZEKO KANPAINA BERRIA LEHENDIKO BAZKIDEEI BANDERA EMATEA

29/08/17

Gaur, asteartean, Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak prentsaurreko bat eskaini du
La Perlako instalazioetan, 10:30ean.
Bertan izan dira Martin Berasategui sukaldari ezaguna, Andoni Echeveste KaiarribaDonostiarrako
marketin-zuzendaria, Alberto López elkarteko presidentea, Tejas
Garmendiako Xabier Mendizabal eta Super Amarako Alfonso Reiriz.
Gai nagusi hauek izan dira mintzagai.
BAZKIDE-KANPAINA BERRIA
Presidenteak hartu du hitza azpimarratzeko urte osoan zehar jasotzen dituela elkarteak
bazkide berriak, eta harrotzekoa dela hori. Hala ere, iraila eta urria laguntza eta bazkide
berriak biltzeko hilabete bereziak direla esan du, denboraldi bat amaitu eta berria hasi
bitarteko trantsizio-garaia denez. Hazten joateko, donostiarrek banaka indarra metatzea
oinarri estrategikoa dela esan du, diru-sarrera aurreikusgarri eta egonkorrak eskuratu
ahal izateko.
Sortzen ari den ilusio hau behar bezala bideratu eta baliatu behar dela esan du, eta, une
egokia denez, elkarteak hainbat ekintza eta kanpaina egingo ditu horretarako. Ez soilik
laguntza ekonomikoa lortzeko (bai horretarako ere, jakina), baizik eta gero eta
indartsuago egingo gaituen gizarte-babesa sendotzeko. Kaiarribak urtean 35 € emango
dituzten bazkideak nahi ditu, bai, baina horrekin batera oinarri eta masa soziala hazteko
nahi ditu bazkideak, traineru Donostiarra babesteko harrotasuna eta ilusioa mamitzeko.
Horretarako, bi gauza egingo ditu:
1.- Traineru Donostiarraren bazkide egiteko modua erraztea: hala nahi duenak klubaren
webgunearen bidez egin dezake, edo 943 423 992 telefonora deituz, edo zuzenean hiri
osoko Súper Amara supermerkatuetan dauden informazio-puntuetan eta Pastelería
Aramendiaren dendetan.
2.- Herritarrarengana ahalik eta gehien hurbiltzea. Horretarako, Garmendia Tejas
babesle izanik, kluba Donostiako zenbait auzotako plazetara hurbilduko da 4
asteburutan. Eta bertara traineru bat eramanez egingo du, gainera: nahi duenak
trainerara gerturatu ahal izango du, nolakoa den ikusteko adibidez, edo harekin argazki
ateratzeko, edo nahi duenerako. Eta, jakina, bazkide egiteko inprimakia ere bete ahal
izango du.
Erabiltzen den bidea edozein dela ere, inprimakian datuak utzi besterik ez da egin behar;
prozesua martxan jarriko da, eta kluba jarriko da herritarrarekin harremanetan, datuak
berretsi eta kamiseta eta bazkide-txartela bidaltzeko.
LEHENDIKO BAZKIDEEI BANDERAK EMATEKO KANPAINA.
Bazkide berriak izatea garrantzitsua den arren, Donostiarrak ondotxo daki are
garrantsitsuagoa dela lehendik bazkide direnak eskertzea eta mimatzea. Eskertza gisa
eta, zergatik ez, haien babesa aprobetxatuz, datozen egunotan klubeko bandera bat
oparituko zaie beraren bila doazen bazkideei, balkoietan jar ditzatzen Kontxako eta
play-offeko estropada garrantzitsuak datozen egun hauetan.
Martin Berasategui babesle izanik, irailaren 1 eta 2an, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
ordutegian, elkarteak kaiko “Portaviones” azpiko sotoan duen dendan (Portaleta
parean), bandera bana emango zaie bazkide-txartelarekin edo NANarekin pasatzen diren
bazkide guztiei.
HIRIKO LAGUNARTEAK
Prentsaurrekoa baliatuz, lagunarte berriak sortzeko ekimenen berri eman du
Donostiarrak. Jakina da lehendik badela lagunarte bat, Peña Portaletas, egoitza Parte
Zaharreko Sport tabernan duena. Egunotan klubak jakin berri du ekimen bana mamitzen
ari direla Amaran eta Loiolan, lagunarteak sortzeko. Donostiarrak zinez eskertzen ditu
ekimen hauek guztiak, denon artean gero eta gehiago eta gero eta indartsuagoak izango
baikara.
PLAY-OFFERAKO AUTOBUSAK
Azkenik, jakinarazi da datorren astean salgai egongo direla Aramendia pastelerietan
irailaren 16 eta 17an Bermeon eta Portugaleten jokatuko diren play-offeko estropadetara
autobusean joateko txartelak. Era berean, gogorarazi da Super Amaran Donostiarrako
kamisetak eta zapiak daudela salgai.
Kaiarriba-Donostiarra