DONOSTIA HIRIA – ITF FUTURES TENIS TXAPELKETAREN INGURUKO JARDUERA BEREZIA KONTXAKO BADIAN

28/08/17

Gaur, astelehena, 10:30ean Ur-Kirolakek Donostiako kaian duen sotoan aurkezpen
prentsaurrekoa egin ondoren, jarduera berezi bat egin da Kontxako Badian,
Donostiako Tenis Elkarteak antolatutako DONOSTIA HIRIA – ITF FUTURES
Nazioarteko Tenis Txapelketaren harira.
Donostiako kirolak beharrezkoa duen batasuna irudikatzeko ekitaldia izan da.
Prentsaurrekoan bertan, badiako sei elkarteren arteko batasun hori azpimarratu da,
eta traineru Donostiarrari bere elkartasuna adierazi diote, traineruak historian
biribildutako denboraldi onena izaten ari den honetan, eta iraileko lau estropada
garrantzitsuenen atarian.
Prentsaurrekoan izan dira Eneko Goia alkatea, Donostiako Udalaren ordezkaritzan,
Ricardo Tejada Tenis Klubeko lehendakaria, Arantza Rojo Fortuna klubeko kirolatalen
zuzendaria, Gabriel Zapiain Atlético San Sebastián klubeko kirol
lehendakariordea, Ricardo Unzueta Ur-Kirolak arraun elkarteko lehendakaria, eta
Alberto López Kaiarriba-Donostiarrako lehendakaria.
Badian egin den ekitaldia honakoa izan da: Tenis txapelketako bi serieburuak, Iñigo
Cervantes gipuzkoarra eta Alejandro Davidovich malagarra, traineru banatan
eraman dituzte arraunean kaitik Ondarretara, Kontxako badia osoko urak
zeharkatuz.
Bi ontzi horietako bat Fortuna taldeko arraunlari beteranoena izan da; bestea,
berriz, Kaiarriba-Donostiarra elkarteko neska-mutil arraunlariek osatutako traineru
mistoa. Azken honetan, gainera, Miren Lazkano eta Eneko Azurmendi ere eraman
dituzte; urrezko eta zilarrezko domina lortu dituzte, hurrenez hurren, joan den
astean Hohenlimburg-en (Alemania) jokatutako 23-azpiko Europako piraguismo
txapelketetan.
Ur-Kirolakeko, Atlético San Sebastian-eko, Tenis Klubeko eta Klub Nautikoko
modalitate desberdinetako beste hainbat kirolari ere izan dira uretan, bi traineru eta
tenislari horiei zeharkaldiko ibilbidean laguntzeko. Adibidez, Ur-Kirolakeko
emakumezkoen itsas scull bikoitza bertaratu da, Zuriñe Gomez eta Maria Unzuetak
osatua, eta baita gizonezkoen itsas skiffa ere, Eñaut Genuak gidatua, azken
Espainiako txapelketan kadete mailako txapeldunordeak. Ondarreta parera iritsita,
Tenis Klubeko uda-ikastaroetako 15 piraguista eta 8 stand paddle ohol zituzten zain
bi tenislariek, traineruetatik ur ertzera tamaina handiko taula baten gainean
eramateko, eta han lehorreratu dira.
Eranskin gisa atxikitzen dizkizuegu DONOSTIA HIRIA – ITF FUTURES Nazioarteko
Tenis Txapelketako bi serieburuen kirol-historialak.
Kaiarriba-Donostiarra.