TRAINERUAREN ALDEKO BAZKARIA

18/08/17

Honekin batera bidaltzen dizuegu abuztuaren 27an, igandean, Donostiarra traineruaren alde egingo dugun bazkariaren kartela.

Bazkaria Parte Zaharreko Zubigain elkartean izango da, 25 euroko prezioan.

Eskertuko genuke zuen ezagun eta ingurukoen artean zabalduko bazenute. Zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta laguntza handiagoa bilduko dugu gure traineruentzat.

Mila esker, eta agur bero bat zuei.