Babesle berriak

21/06/17

Donostiarra Kaiarriba Elkarteak, gaur goizean aurkeztu ditu denboraldi berri honetan izango diren hiru babesle

LURAUTO BMW konzesionarioak Donostian duen egoitza baliatu da aurkezpen hau egiteko. Bera baita elkarteko babesle berrietako bat denboraldi honetan. BMW kotxe bi izango dira elkarteko traineruak estropadetara eramango dituztenak denboraldian

Garmendia tejak da Donostiarraren helburuetara lotu den enpresa berria. Goierri, Gipuzkoar enpresaren sustraietan egoitzan duen enpresa honek, Elkartera hurbildu nahi izan du Alberto Lopez Donostiarraren presidentearen hitzetan.

Olarra bodegak dira hirugarren enpresa proiektura lotzen dena. Hiru ardo dira euren bodegetan etiketatu eta Donostiarra elkartearen izena damakitenak. Cerro de Añon Crianza, Reserva eta Rueda Verdejo, Añares Terranova markaren pean. Easo enpresa izango da ardo hauen banaketaz arduratuko dena eta Donostiako hamaika lekutan topa daitezke, elkarte gastronimiko eta Donostiarraren elkartearen bitartez ere.

Gaurko aurkezpenera, enpresa hauetako arduradunez gain, elkarteko presidentea Alberto Lopez, Kirol zuzendaria Joserra Mendizabal, lehen traineruko entrenatzailea Igor Makazaga eta elkarteko komunikazio eta marketin arduraduna, Andoni Echeveste.

Lehen traineruko arduradunak, estropadekin hasteko dagoen gogoa eta ohorezko txandan lekua finkatzeko urrats sendoak emateko beharra adierazi du.