Aurkezpeneko argazkia

21/06/17

Irudi bat bidaltzen dizuegu atxikita, joan den larunbatean Pasealeku Berrian Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak egindako aurkezpenean ateratako irudia.
2017 denboraldian uretan izango dituen hiru tripulazioen aurkezpena egin zen bertan. Eta hiru diogu, ohiko gizonezkoen A eta B traineruei emakumezkoen trainerua gehituko baitzaie aurten lehen aldiz.

Aurkezpen-ekitaldia abagune paregabea izan zen gure ekimenak hainbat sektoretako jendea biltzen duela ikusteko eta behar bezala balioesteko: klubeko arraunlari, entrenatzaile, zuzendari eta gainerako lankideez aparte, elkarte gastronomiko eta kulturalak bertaratu ziren, kirol-elkarteak, udaleko talde politikoetako ordezkariak eta, nola ez, arraunzale eta herritarrak.

Jakina, gure babesle guztiek eratzen duten oinarri ezin garrantzitsuagoa txalotzeko unea ere izan zen. Gure ekimena gero eta sendoagoa eta eraginkorragoa baita zuen guztien ahaleginari eta ekarpenari esker.

Zuek gure bidelagun izatea zeinen garrantzitsua den jakin dezazuen nahi dugu, zinez, eta argazki hau bidaltzeko hitz hauexek baliatu nahi genituzke berriro ere gure esker ona zuei helarazteko.

Agur bero bat zuei,

Kaiarriba-Donostiarra