DONOSTIAKO UDALA, AMENABAR ETA BERASATEGUIREKIN HITZARMENA SINATZEA

26/05/17

Donostiak arraun gogoa du!

Hastear dagoen denboraldian une pozgarriak bizi ditzakegu hiri honetako biztanle eta arraunzaleok.

Horixe jakinarazi da gaur Martin Berasategui Jatetxean egin den hitzarmensinadurako ekitaldian. Sukaldari ospetsuaz gain, Construcciones Amenabar-eko Jose Manuel Amantegui eta Donostiako Udaleko Martin Ibabe izan dira bertan.

Klubaren ordezkari izan dira Alberto López Donostiarrako presidentea, Joserra Mendizabal “Mendi” kirol zuzendaria eta Andoni Echeveste komunikazio eta marketin arloaren arduraduna.

Ekitaldian, klubaren gaurkotasunari buruzko hainbat kontu izan dira mintzagai, eta denboraldi honetarako helburuen berri eman da.

Azpimarratu da klubaren helburuak ez direla arrakasta eta garaipena, baizik eta horiek ondorioa izango direla, planteatutako helburuak lortu izanaren ondorio.

Helburu nagusiak honako hauek dira:

.- Instalazioak eta materialak hobetu eta egokitzea.

.- Babesle, bazkide eta laguntzaileengan konfiantza sortzea.

.- Kirolari eta teknikarien konfiantza sendotzea.

.- Etengabe oinarriko eta harrobiko lanean sakontzea.

.- Kluba oinarri sendoz hornitzea, kirol-arloko arrakastak etortzen direnerako prest egon gaitezen ondorengo helburuen bila aritzeko.

.- Ekintza hauen guztien berri ematea, bai barnean, klubeko kideen artean, bai gure jarraitzaile eta masa sozialaren artean.

A traineruari dagokionez, lehen hileko helburua ohorezko txandan behar bezala sendotzea izango da, eta, egoera hori abiapuntu izanik, play-offean sartzeko moduko helburuak geroago ezarriko dira. Pausoz pauso joango da kluba beti, une bakoitzari dagozkion etapak betez aldiro.

B traineruaren helburua izango da azken urteotako formazio-lan bikainari jarraipena ematea. Gazteak kirol, prestakuntza eta baloreen arloan prestatu behar dira, etorkizunean handien traineruan aritzeko moduko kirolariak izan daitezen.

Emakumezkoen trainerua lehen aldiz aterako du klubak, eta aipagarria da Donostiarrak hiru ontzi izango dituela aurten uretan. Emakumezkoen traineruarentzat ikasteko urtea izango da hau, lehiatzen aritzeko lanetan lehen urratsak egitekoa.

Kaiarriba-Donostiarra