DONOSTIARRA BAKARRA MUNDUAN

17/01/17

Kaiarribak gure hiriko bizitzaren parte izan nahi du, bai eta jaietan ere; eta donostiar guztiekin partekatu nahi du gure egun handienean biziko ditugun poza eta jai-giroa.
Horregatik, gure traineruetako neska eta mutilek bideo bat moldatu dute, gure hiria beteko duten tarrapatatan ederren lehen hotsak entzun daitezen tosta artean, gure estropada-eremuan eta entrenamendu-lekuetan.
Espero dugu zuen gustukoa izango dela eta jai-giroan murgiltzen lagunduko dizuela. Donostia bakarra baita munduan, bai eta Donostiarra ere!!!
San Sebastian egun on-ona pasa ezazue guzti-guztiok!!
Aupa Donostia! Aupa Donostiarra!