Lehen bandera

4/07/16

Ligako laugarren jardunaldian izan da. Santurtziko uretan. Uztailaren 4an. Ligako lehen hiru estropadetan, nagusitasunez irabazi zuten ondarroarrek. Guk, berriz, egoerari buelta eman, eta erakutsi dugu bagenuela aurrean egoteko gaitasuna. Arratsaldeko 4:30etan, Nerbioiko ibaiaren bukaeran, Portugaleteko zubipetik gertu izan da.

Aurreko urteko hiru banderak erlojuaren aurkako estropadetan lortu genituen… aurten, berriz, aurreneko bandera buruz buruko txandako estropada batean.
Sekula lortu gabeko datuak ditugu egun: sailkapen orokorrean, inoiz lortu ez dugun 2. postu batean gaude, eta lehen aldia da laugarren jardunaldirako ohorezko txandan gaudela.
Eman dugu urrats handi bat, eta, datorren asteburuan, etxean jokatzen dugun estropadan, beste urrats bat egiteko gogo biziz gaude.

Hona hemen aurtengo lehen bandera eskuratu duten arraunlariak: Julen Elizasu, Joseba Azurmendi, Hegoi Intxauspe, Imanol Iradi, Jon Sardon, Iñaki Garmendia, Aitor Iraola, Nikolas Yurramendi, Jon Gurutz Lizarazu, Iñaki Arrieta, Telmo Yurramendi, Urko Indaberea, Egoitz Gonzalez eta, patroi lanetan, Ander Iriarte.

IMG_8148