Prentsa deialdia

15/06/16

ALDAKETAK ZUZENDARITZA TEKNIKOAN

Ohar honen bitartez, Kaiarriba-Donostiarra arraun-elkarteak deialdia egiten dizue datorren ostiralean, ekainaren 17an, 11:00etan La Perlaren instalazioetan emango duen prentsaurrekora joan zaitezten.

Bertan, klubaren kirol-arloko zuzendaritza teknikoan izango diren aldaketen berri emango zaizue. Betiere, gure baliabideak optimizatzea eta berehala hastear den traineru-denboraldi berrian ahalik eta emaitza onenak eskuratzea izango da aldaketa horien arrazoia eta helburua.

Uste dugu garrantzizkoa dela gure masa sozialak klubaren gorabeheren berri izatea, bertako partaide senti daitezen; beraz, funtsezkoa iruditzen zaigu horrelako albisteak haiei ezagutarazi eta gizarteratzea.

Prentsaurrekoan izango zaretela espero izanik, agur bero bat zuei.
Kaiarriba-Donostiarra.